Zenbatzaileak komunztatzen ez direnean: Hiru sistema
Résumé
Euskarazko zenbatzaile ahulek pluraleko komunztadurarik gabe agertzeko aukera dute.
Artikulu honek fenomeno horren baitan gertatzen den bariazio dialektala aztertzen du.
Azterketa honek gutxienez hiru sistema bereizi behar ditugula erakusten du: mendebaldeerdialdekoa
deitu duguna, trantsiziokoa (Lapurdiko hiztun zenbaitetan aurkitu duguna) eta
ekialdekoa deitu duguna, Coyos-en (1999) arbailetako hizkeraren azterketan oinarrituz agertu
duguna. Diferentziak bi mailatakoak dira: batetik, komunztadura eza zein kontestu
sintaktikotan gertatzen den. Erdialdeko-mendebaldeko hizkerek argumentu guzietan agertzen
dute; trantsiziokoak ez du ergatiboarekin agertzen, eta ekialdeko hizkerek absolutiboekin
bakarrik onartzen du. Bestetik, fenomenoa erakusten duten zenbatzaileen multzoa bera da
bariazio eragile: zubereraz, zenbatzaile kardinalek ez dute zertan pluraleko komunztadura
egin; beste sistemetan komunztadura ezinbestekoa da. Diferentzia hau beste batekin lotzen da
iduriz: bakarrik zubereraz dira posible izen biluziak. Izen biluzi hauek zenbatzaile kardinal
komunztaduragabeek agertzen duten distribuzioa ia berdina erakusten dute.

Origine | Fichiers produits par l'(les) auteur(s) |
---|