Skip to Main content Skip to Navigation
Books

Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean (1945-53)

Résumé : Gernika izeneko aldizkari kulturala ezagutarazi nahi dugu lanhonetan. Zortzi urtez iraun zuen gorabeherak gorabehera. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz sortu zen giro latzaren ume da. Bertan idazten zuten: erbesteratuek nagusiki, iparraldeko zenbait herritarrek, zenbait euskalarik eta Francoren diktaduraren menpe bizi ziren beste batzuek. Bere lerro editoriala eta asmo politikokulturalak ez ziren kabitzen diktadura ezarri berriaren koordenaden barnean. Espainiako Gerra Zibila (1936-39) Hegoaldean, eta II. Mundu Gerra (1939-45) Iparraldean elkarren segidakoak izan ziren kronologikoki. Horrek esplika lezake zelanbait desertu kulturalaren modukoa zabaltzea, eta XXI. mendeko gizakiak garai zail haietako ezer gutxi izatea oroimenean sarri, letren esparruan behinik behin. Amnesia hori eten ohi dutenak komunzki Egan (1948an sortua) eta Euzko-Gogoa (1950an sortua) aldizkariak izaten dira. Argitaratze kontuez ari garela, plazaratutako liburuak benetan urriak izanziren, eta geroago azalduko dira. Izan ere, aldizkariko artikulugintzak idazleari ahalegin txikiagoa eskatzen dio. Kontuan izan euretako asko militarrek “etxetik bidalitakoak” zirela, Gernikako fundatzailea eta lehen zuzendaria izan zen Rafael Picaveak ironikoki zioen moduan lehen zenbakian. Publikazioaren eskribatzaileak erromes zebiltzan maiz, legezkotasun irauliaren intelektual ugari bezala: A. Ibinagabeitia errepresiotik ihes eginda; Orixe kazetaria, Errepublikarekin euskal idazleentzat posiblea izan zen patxada galduta; I. López Mendizabal, A. M. Labaien, Basarri eta F. Krutwig politika-arrazoiengatik atzerriratuta.
Complete list of metadatas

Cited literature [308 references]  Display  Hide  Download

https://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-01965790
Contributor : Aitor Ortiz de Pinedo <>
Submitted on : Thursday, January 17, 2019 - 5:54:26 PM
Last modification on : Wednesday, May 13, 2020 - 1:38:07 AM
Long-term archiving on: : Thursday, April 18, 2019 - 12:48:58 PM

File

Gernika aldizkariko literatura...
Explicit agreement for this submission

Identifiers

  • HAL Id : artxibo-01965790, version 1

Citation

Aitor Ortiz de Pinedo. Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean (1945-53). 2009. ⟨artxibo-01965790⟩

Share

Metrics

Record views

52

Files downloads

53