Laguntzailea aditz sintetiko gisa ekialdeko hizkeretan

Résumé : Erdialdeko eta mendebaldeko euskalkiek ez bezala, ekialdekoek 1 NZ-hitz/Galdegai Laguntzaile hurrenkerak onesten dituzte. Lan honetan erakutsi nahi nuke hurrenkera hori berez aditz sintetikoekin posible dela egun euskararen aldaera guzietan, eta XVI eta XVIII. mende bitarteko mendebaldeko testu zaharretan ongi lekukotua dela laguntzaileentzat. Aditz sintetikoek, euskarazko beste aditz forma jokatuekin alderatzen baditugu, erro lexikodun aditz klase bakarra osatzen dute. Hipotesirik sinpleena ekialdeko laguntzaileari buruz, da aukeran hizkera horietako laguntzaile jokatuak erro lexiko baten jabe izan daitezkeela, eta hala denean aditz sintetikoen portaera morfosintaktikoa erakusten dutela. Ekialdeko hizkeren ezaugarri berezi hau kontestu diakronikoan ezarri behar da. Euskarazko aditz forma analitikoak aditz biko egituretatik heldu dira, Mounholek (2006, 2008, 2011, 2013) erakutsi bezala. Iduriz, ekialdeko hizkerek adizki ezaugarri hondar bati eutsi diote beren laguntzaileetan, aditz sintetiko gisa emateko aukera gordeaz.
Document type :
Journal articles
Complete list of metadatas

Cited literature [21 references]  Display  Hide  Download

https://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-01316805
Contributor : Rikardo Etxepare <>
Submitted on : Tuesday, May 17, 2016 - 4:51:31 PM
Last modification on : Tuesday, February 12, 2019 - 6:20:15 AM
Long-term archiving on : Friday, August 19, 2016 - 5:29:52 PM

Files

Laguntzailea aditz sintetiko g...
Files produced by the author(s)

Identifiers

  • HAL Id : artxibo-01316805, version 1

Collections

Citation

Ricardo Etxepare. Laguntzailea aditz sintetiko gisa ekialdeko hizkeretan. Lapurdum, Centre de recherche sur la langue et les textes basques IKER UMR 5478 CNRS, 2016, x. ⟨artxibo-01316805⟩

Share

Metrics

Record views

242

Files downloads

282