Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autore? - Artxiker
Conference Papers Year : 2008

Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autore?

Abstract

Ez ahal didate beltzuri eginen literatura historiaren ikertzaileek, ni eremu horretako noiz behinkako ikusliarra izanki, hartan behar baino barnago men-turatzen banaiz, eta kontu zahar batzuetara itzulirik, euskal literaturaren his-toriografia hunkitzen duten zenbait gogoeta plazaratzen baditut. Aspaldi gogoa alhan naukan paradoxa honetaz ariko naiz: hainbestetan aipatu den eus-kal literaturaren berankortasunak arras salbuespen guti izan du 1545etik joan den mendearen hondar hamarkadak arte, haietarik bat, ene aburuz, Echepareren Linguae Vasconum Primitiae izanik. Izan ere, euskal literaturak argitalpenik izan badu bere garaiari zegokionik, erran nahi baitu euskal gizar-tearen testuinguruan bere garaiko literaturaren fruitu izan denik, hura izan da. Oro har, berant eta destenorez ibili bada euskal literatura, salbuespen gisa agertzen zaigu alderdi horretarik Echepareren kopla liburua (baita, berdin, sorkuntza literaturatik kanpo, Leiçarragaren itzulpenak ere), ez, ene ustez, aipatu gibelamendu kroniko baten hasikin gisa.
Fichier principal
Vignette du fichier
69775.pdf (159.06 Ko) Télécharger le fichier
Origin Files produced by the author(s)
Loading...

Dates and versions

artxibo-01217097 , version 1 (19-10-2015)

Identifiers

  • HAL Id : artxibo-01217097 , version 1

Cite

Bernard Beñat, B. Oyharçabal. Ohar bat literatura historiografiaz : B. Echepare erdi-aroko autore?. Jean Haritschelhari omenaldia, 2007, Bilbo, Frantzia. ⟨artxibo-01217097⟩
105 View
261 Download

Share

More