Résumé : Jean Haritschelharen heriotzari omenez. "Irailaren 1ean zendu zitzaigun (2013). Berehala , udazkenean lau bazterretan hostoak bezala , hedatu zen berria Euskal Herrian gaindi , euskaltzale guziek etxekoekin bat egiten zutela haien nahigabean. Ez zen ustekabeko joatea , baitziren zenbait egun jadanik jakin zutela denek , jakin zuela Jeanek berak ere , osoki nagusitu zitzaiola bizia arrobatzen bezala duen odol minbizia. Eta handik laster eramanen zuela herioak..."