Hots Ahostunak Euskal Hiztegian - Artxiker Accéder directement au contenu
Article Dans Une Revue Lapurdum Année : 2011

Hots Ahostunak Euskal Hiztegian

Résumé

Intonazioaren inguruko ikerketetan, arazo metodologiko nagusi bat izaten da galdeketetarako corpusa osatzean, izan ere, corpusa ezaugarri fonetiko-fonologiko hertsien arabera eraiki behar da uhinaren oinarrizko maiztasuna (F0, Hertz-etan neurtzen dena) jaso ahal izateko. Behaztopa-harri nagusia fonema ahoskabeen presentzia izaten da, fonazioa etetean, F0 uhina eteten da eta etenak irauten duen milisegundoetan ezin da neurketarik egin. Areago, mikroprosodiaren eraginez arazoa ez da etenetara mugatzen, eta etenaren osteko fonazioan uhinak etenik izango ez balitz izango ez lituzkeen balioak izaten ditu (nabarmenki, leherkarien osteko balioak igo egiten dira cf., i.a., Hanson (2009)). Hori dela-eta, laborategiko fonologia-ikerketak egiten dira intonazioan, hizketa libreak, oro har, zarata esperimental handia izaten baitu eta honenbestez, ez dituelako eskaintzen konparaziorako egokiak diren datuak. Horretarako, soinu ahostunez osatutako galdetegiak behar izaten dira, eta batzuetan zaila gertatzen da horiek egiteko hitz egokiak aurkitzea. Honela bada, jarraian datorrena intonazioaren ikerketan baliagarri izan daitekeen corpus bat da, soilik ahostunak diren soinuez osaturikoa. PERLen inguruan ikasi nahi izanez gero begiratu bat eman Astigarraga-eta (2009) lanari. Hemen oina (...) Corpusa osatzeko Xuxen hiztegia arakatu dut eta soilik ahostunez osatutako hitzak erauzi (horretarako Unix eta PERL script pare bat baliatu ditut).1 80.778 hitzez osatutako corpusetik 5.535 hitz erauzi dira ; behean ematen ditut intonazioaren ikerketarako galdetegien prestaketan lagungarri izan daitezkeelakoan.
Fichier principal
Vignette du fichier
lapurdum-2332-15-hots-ahostunak-euskal-hiztegian.pdf (229.71 Ko) Télécharger le fichier
Origine : Fichiers produits par l'(les) auteur(s)
Loading...

Dates et versions

artxibo-01201025 , version 1 (17-09-2015)

Identifiants

Citer

Aritz Irurtzun. Hots Ahostunak Euskal Hiztegian. Lapurdum, 2011, Lapurdum XV, XV, pp.101-141. ⟨10.4000/lapurdum.2332⟩. ⟨artxibo-01201025⟩
95 Consultations
486 Téléchargements

Altmetric

Partager

Gmail Facebook X LinkedIn More