Résumé : Gernikako euskararen inguruko azterketa dialektologiko bat egiteko saiakera da. Horretarako, 23 urteko mutil baten ahozko hizkeraren ezaugarriak aztertuko eta deskribatuko dira. Gernika mendebaleko azpi-euskalki nagusi bien (sartaldekoa eta sortaldekoa) arteko hizkera da, Busturialdeko beste hainbat herritako euskerarekin batera eta, gainera, hizkuntz-aldakortasun handia dagoen lekua ere bada, merkataritza gune garrantzitsua izateaz gain, irakaskuntzan ere indar handia duelako.