"Norantz" datu-basea: Aurkezpena eta aditz komunztadurako datuak - Artxiker
Reports Year : 2012

"Norantz" datu-basea: Aurkezpena eta aditz komunztadurako datuak

Abstract

Lan honetan Baionan 2009-2011 bitartean gauzatu den NORANTZ datu-basearen aurkezpena dakargu, bidenabar haren bidez iker daitekeen gramatika puntu bat --pertsona komunztadura anizkuna-- testuinguru adierazgarrietan aztertuz. Datu-basearen helburua da Iparraldeko egungo euskal hiztun arrunten gramatika jokabide nagusiak biltzea, eskualde horretako euskara biziaren, edo, bestela adieraziz, honen oinarrian diren gramatikazko joeren irudi bat izateko. Lanaren lehen partean, datu-basearen aurkezpen orokorra egiten dugu, eta hau sortzeko izan diren arrazoiak eta erabili den metodologia azaltzen, datu-basearen mugak erakustearekin batera. Bigarren partean, gramatika ezaugarri abstraktu bati begiratu diogu: pertsona komunztadura anizkuna Iparraldeko egungo hiztunetan zenbateraino gauzatzen den aztertu dugu, euskararen morfojoskeraren ezaugarri nabarmena delako, eta euskararen historian euskalkien arabera molde desberdinetan gauzatu dena.
Fichier principal
Vignette du fichier
NORANTZ_aurkezpena_eta_aditz_komunztadurako_datuak.pdf (3.81 Mo) Télécharger le fichier
Origin Files produced by the author(s)
Loading...

Dates and versions

artxibo-00685841 , version 1 (06-04-2012)

Identifiers

  • HAL Id : artxibo-00685841 , version 1

Cite

Bernard Beñat, B. Oyharçabal, Irantzu Epelde, Jasone J. Salaberria Fuldain. "Norantz" datu-basea: Aurkezpena eta aditz komunztadurako datuak. 2012. ⟨artxibo-00685841⟩
182 View
632 Download

Share

More