Bokal sudurkariak tentatzen [Sur les voyelles nasales du basque]
Abstract
Erkidego elebidunetan bi hizkuntzek elkarri nola eragiten dioten ikusiz (gure lan honetan, hizkuntza nagusiak ⎯frantsesak⎯ euskaran nola eragiten duen) hizkuntza hartzailearen jokamoldeak neur ditzakegu, hark baliatzen dituen bilakaerak eta baliabideak azaltzeko. Ipar Euskal Herriko hizkera batean ikusi nahi izan dugu, oraingoan, hori nola gertatzen den. Ez da lan honen helburua Iparraldeko gaur egungo euskaran frantsesezko maileguak hartzerakoan joera nagusiak zein diren aztertzea, baina bai fonologia ezaugarri jakin baten bitartez gertatzen ari den berrikuntza bat azaltzea: frantsesak bokal ahokariez gain bokal sudurkariak ere badituenez, ikusi nahi izan dugu frantsesezko hitzak mailegatzerakoan euskaraz ⎯lapurteraz-- bokal sudurkariak gordetzen diren, edo, berezkoa zaion sistemaren arabera, bokal horiek ahokari bihurtzen dituen.
Origin | Files produced by the author(s) |
---|