Francisque Michel eta euskal literaturaren historia
Abstract
Francisque Michel-ek "Le Pays basque" argitaratu zuen 1857-an. Liburu gotor hartan, euskal literaturaren aurkezpen luze eta sakona egiten du. Orduz geroz egin diren " Euskal literaturaren historietan " beti aipatua da liburu hura bainan, gauza guti erraten da hartan aurkitzen den edukiaz eta gutiago oraindik Francisque Michel-ek erabili duen metodologiaz. Bi pundu horiek aztertuko ditugu ondoko lerroetan.
Origin | Files produced by the author(s) |
---|