Histoire et onomastique médiévales - L'anoblissement de 128 maisons d'Arbéroue en 1435
Abstract
Arberoako 128 etxe, haien orduko etxeko-jaun eta hauen ondorio-tasunezko jabe guziak betiereko noble edo aitorenseme egin zituen Jean II eta Blanca Nabarrako errege eta erreginaren eskutitz ideki batek 1435-an. Ixtorioko liburu batzuek aitzineko mendean (Yanguas y Miranda, P. Haristoy...) eskutitz hori aipatu dute, erranez 111 etxe nobletzen zirela : 111 jaun izendatzen baldin badira, eta ere hetan bortz etxekandere, gauza berenaz ohargarria, etxeak berak 128 dira, oro jada-nik « infanzun » ekarriak ziren etxe zaharretarik bertze. Eskutitz hori emaiten da osoan. Ohartzen da aitorensemetze hori Arberoako labo-retxetako jaunek berek zutela galdegiten, eta erregek onhartzen zuela erresumako mugan zirelako estakuruan : alabainan ehun urteko gerla-ren azken hamarkadak dira, Nabarra Frantziaren alde, Lapurdi Angeleterrako erregeren eskuan... Ixtorioko gaietan urrunago aitzinatu gabe, hau ixtoriatzailen egi-tekoa izanez, ikertzen dira jende eta leku izenak. Jadanik ezagunak ziren aro zaharragokoekin gomparatuz leku beretan, ikusten da lehe-nik nola aldatu diren jende izenak eta aldatzen ari hamabortzgarren mende erditara, batzu ahanzten edo bekantzen, bertze batzu usutzen, berri zenbait agertzen. Etxe izenetan, badira aitzineko dokumentoek, XII-XIII-XIV mendetan, aipatzen etzituztenak, etxe berriak menturaz. Idazkiak gehienean, idazleari zor zaizkion berezitasun batzu salbu, bereziki zuzen emaiten ditu, ala ahoskeraren aldetik ala morfologiaren. Ikertzen dira azkenik zerrenda hortaraino ezagunak etziren edo Arberoako aldean baizik agertzen eztiren izen bakar batzu, eta izen bat-zuek geroztik ukan dituzten aldaketa zenbait.
Domains
Lexicography - LexicologyOrigin | Files produced by the author(s) |
---|