"Omen" bariazioan - Artxiker
Reports Year : 2009

"Omen" bariazioan

Abstract

Artikulu honetan "omen" partikularen distribuzioa deskribatzen eta aztertzen saiatu gara, erdialde eta ekialdeko hizkeretan erakusten duen bariazioa aintzat hartuz. Bariazio horren azterketak hiru egitura desberdin erakutsian jartzen ditu: bata, erdialdeko hizkeretan bereziki ordezkatua dena, zeinetan "omen" moduzko partikula bat den, sintaxi aldetik buru bat dena; beste bat, ekialdeko hizkerek bakarrik erakusten dutena, zeinetan "omen" esan-entzunezko ebidentzia adierazten duen elementu konplexu bat baita, perpausaren gune izendatu batzuetan ager daitekeena. Gune horiek amankomuneko ezaugarri semantikoa dute: guztiak ere proposizio bat argumentu gisa har dezaketen operadoreak lexikalizatzen dituzten kategoria funtzionalak dira, hala nola polaritatea, modua, edota zeharkako diskurtsuari ahalbidetzen dutenak. "Omen" partikulak azkenik, ebidentzialitatea izendatuki kodetzen duen proiektzio funtzional bat gauza dezake, edo horrelako proiektzio baten espezifikatzaile izan. Bariazioaren emaitza hauek esan-entzunezko ebidentzialitatearen ikuspegi jakin bat ematen digute: haren arabera, ebidentzialitatearen adierazpenak forma sintaktiko bat baino gehiago har dezake, modalitatearen adierazpenarekin nahas daitekeena kasu batzuetan, edo izenezko elementu konplexuen eta perpaus egituraren arteko harreman sintaktikoetarik erator daitekeena destetan. Esan-entzunezko ebidentzialitate sintaktikoa beraz, baldintza batzuen pean bakarrik ematen ahal da, baina ez baitezpada, ikuspegi zurrunagoek nahiko luketen bezala, gune sintaktiko bakar baten bitartez. Alde horretatik euskarazko "omen"-en baitako bariazioaren azterketak tipologiari eta sintaxi teoriari ekarpen bat ere egiten dio.

Domains

Morphosyntax
Fichier principal
Vignette du fichier
Omen_bariazioan_1_.pdf (162.17 Ko) Télécharger le fichier
Origin Files produced by the author(s)
Loading...

Dates and versions

artxibo-00425322 , version 1 (20-10-2009)

Identifiers

  • HAL Id : artxibo-00425322 , version 1

Cite

Ricardo Rikardo, R. Etxepare. "Omen" bariazioan. 2009. ⟨artxibo-00425322⟩
155 View
172 Download

Share

More