Itzultzailearen hitzaurrea (Joseph-Augustin Chahok idatzi "Aitor - Kantabriar kondaira" izenburutzat daukan testuaren frantsesetik euskararako lehen itzulpena)
Abstract
Duela guti, Vahan Sarkisianek, euskararen aditu ezagunenetarik bat nazioarte mailan eta Erevango Estadoko Unibertsitateko irakasle katedraduna dena, XIX. mendeko Joseph Augustin Chaho idazle ospetsuaren idatzi ugarietarik bat lehen aldikotz frantsesetik zuzenean euskaratzeko eskatu zigun : 1847an argitaratutako obra bateko kapitulua, hau da ondoko obra honetan agertzen dena : Histoire primitive des Euskariens Basques, langue, poésie, mœurs et caractère de ce peuple : introduction à son histoire ancienne et moderne, edo, nahi bada, euskarara itzultzekotan, Euskotar Euskaldunen jatorrizko historia, hizkuntza, olerkaritza, populu horren ohiturak eta izaera, bere antzinako eta egungo historiari hitzaurre batekin izenburutzat daraman idazlanean agertzen den kapitulu bat, erran nahi baita « Aïtor. – Légende cantabre » (173 243) izenburutzat daukana.
Domains
Text Studies - PhilologyOrigin | Files produced by the author(s) |
---|