Euskal poesia idazleen artean lehen anderea
Abstract
Jean de Jaurgain historialariak dioskunez XIX. menderdian bildu herri kanta honetan ageri zaigun Etxauzeko anderea, 1422an Menauton Ürrütiarekin ezkondu zen Dominga Ahetzekoa, batzuetan Hauzeko bezala ere agertzen dena litzateke. Eta dirudienez Baxanabarreko jende nobleen alabak Baionan eskolatzen ohi ziren, agian, Santa Klara komentuan, non klarisak kokatu ziren XIII. mendean, eta Saint-Benoit kalean bizitzen ageri diren jada 1309. urtean.
Lehen pertsonan kantatzen duen andereak kexu senarrak ematen dion tratu txarraz, ez zen nornahi, noski, Etxauzeko bizkundearen arreba baizik, eta bazekikeen izkiribatzen. Tamalez, ez zaigu iritsi berak idatzitako eskuzkriburik ez eta Deba aldekoak ziren Milia Lasturko edota Santxa Hortizenik, hauek moldatu eresiak Garibairen bidez iritsi baitzaizkigu.
Dena den badakigu garaiko andere noble eta monja euskaldunek bazekitela idazten hala nola Isabel Lobiano Mutrikuko Santa Katalina komentutik ihes egiten lagundu zuen monja, edota Urtubiako anderea XVI. mende bukaeran espioitza lanetan aritu izan zena5. Areago, Lazarragaren eskuzkribuaren aurkikuntza harrigarriak beste datu benetan interesgarri baten aurrean ezartzen gaitu, hots, besterik agertzen ez den bitartean, euskal poesia idazleen artean lehen anderearen eskuzkribuen aitzinean, hots, Maria Estibaliz Sasiola debarraren hiru poemen aurrean.

Domains
Text Studies - PhilologyOrigin | Publisher files allowed on an open archive |
---|
Loading...