Galdegaia Bere Bakardadean - Artxiker
Article Dans Une Revue Lapurdum Année : 2005

Galdegaia Bere Bakardadean

Résumé

Lan honetan galdegaiaren izaera semantiko-pragmatikoa aztertuko dut literaturan aipatu izan diren galdegai motak galdegai bakarrera ekartzeko proposatuz. 2. atalean galdegaiaren afera aurkeztuko dut autore desberdinek proposatu dituzten galdegaiaren natura kontrastibo, informatibo, aurresuposizional, ez-aurresuposizional eta abarrak laburbilduz.
Lan honetan, bi « forma logiko » desberdinduko dira : Forma Logikoa eta forma logikoa. (...) Autoreon iritzien aurkezpenaren ostean, heien argudiaketen kritika bat aurkeztuko dut eta nire proposamena egin : galdegai bat besterik ez dago, eta interpretazio-diferentziak epifenomenalak dira. Honela, 3. atalean Herburger (2000) lanean oinarrituz, galdegaiarentzat proposatzen dudan forma logikoa aurkeztuko dut. Galdegaien interpretazioen arteko aldea, ez da galdegaian berean egongo, egitura bakoitzaren kuantifikatzailean baizik : testuingururik gabeko esaldiek informazio berria besterik ez dute emango, hala gertakarien gaineko kuantifikatzaile existentzial batez definituak izango dira. Testuingurudun galdegaietan ordea, galdegai aurresuposizioa eta exhaustibitatea izango ditugu, testuinguruan aipatuak diren gertakarien deskripzio definituak direlako.
Fichier principal
Vignette du fichier
10-2005_art5.pdf (212.16 Ko) Télécharger le fichier
Origine Fichiers éditeurs autorisés sur une archive ouverte
Loading...

Dates et versions

artxibo-00291730 , version 1 (29-06-2008)
artxibo-00291730 , version 2 (29-06-2008)

Identifiants

  • HAL Id : artxibo-00291730 , version 2

Citer

Aritz Irurtzun. Galdegaia Bere Bakardadean. Lapurdum, 2005, X, pp.95-125. ⟨artxibo-00291730v2⟩
146 Consultations
336 Téléchargements

Partager

More