Testuen historia dela-eta: Duvoisinen literatura iruzurrak eta santa Jenobebaren koplak
Abstract
Duela bizpahiru urte Lapurdum IX.ean santa Elisabetez eta lehenbiziko pastoral zaharrez eginikako lan batean, F. Michelek (1854 eta 1857, 47-48. or.) eta Garcia & Urkizuk (1991, I. liburukia, 46. kantua, 88-89. or.) ezagutarazi santa Jenobeba tragediako kantua aipatu nuen. Adierazten nuen artikulu hartan nire ustez ez zela dudarik iruzur literario baten ondorio zela kantu hura (eta omenkako tragedia hura bera), eta segurenaz ere Duvoisinek artzaintsa xahar baten ahotik bildu zituelako bertso horiek, egiazki, berak bere baitarik osoki asmatu zituela. Geroztik hona ez dut iritzia aldatu; alderantziz. Kopla haien eskuzko kopia bat aurkitu baitut, haien berri eman nahi nuke hemen, aitzinetik egin zen Garzia & Urkizuren (1991) argitalpena [hemendik aitzina G&U], ezagutzen zen bakarra, puntu batean baino gehiagotan zuzentzekoa dela iruditzen baitzait. Azkenean, Duvoisinek euskarazko bertso horientzat idatzi zuen frantsesezko itzulpena ere ekarriko dut hona, Michelek (1854, 1857) egin zuen hitzez hitzeko itzulpen hertsiari ez baitarraio.
Origin | Publisher files allowed on an open archive |
---|
Loading...