Intxauspe Axularren zentsuratzaile ? "Gero"-ren gaurkotzaile ?
Résumé
Ikerketa honetan Axularren "Gero"ko zenbait kapitulu (bost orotara) hautatu ditut Intxauspe nola jokatu den agertarazteko, garbituz, leunduz, apainduz "Gero" deitzen den liburua. Lehenik osoki itzulipurdikatu ditu kapituluak eta gero lerro batzu kendu, beste batzu gehitu erakutsi dudan bezala. Berak dion bezala "Axularen demboran bai erdaraz, bai euscaraz orai baino libroquiago eta nasaiquiago mintço ciren; gaucen beren icenaz deitceaz nehor etcen asaldatcen". Azturak aldatu dira eta aldatze hori kontuan hartu du Intxauspek. Ene lehenbiziko galdera berriz nator: Intxauspe Axularren zentsuratzaile? Geroren gaurkotzaile? Zuek hauta.