Euskararen aniztasun dialektalaren kontuan hartzea Euskaltzaindiaren Hiztegian
Résumé
Artikulu honetan, Euskaltzaindiaren Hiztegia, adierak eta adibideak hiztegiak, gaur egun Euskaltzaindiak Artikulu honetan, Euskaltzaindiaren Hiztegia, adierak eta adibideak hiztegiak, gaur egun Euskaltzaindiak garatzen duen euskara batuaren hiztegiak, zer neurritan euskararen aniztasun dialektala kontuan hartzen duen aztertu nahi da. Hiztegian sailkapen dialektal hau erabiltzen da: amikuzera (Am.), behe-nafarrera (BNaf.), bizkaiera (Bizk.), gipuzkera (Gip.), goi-nafarrera (Naf.), hegoaldea (Heg.), iparraldea (Ipar.), lapurtera (Lap.) eta zuberera (Zub.). Laburdura dialektal horien, hizkera-erregistro laburduren edota jakintza-alorren laburduren konbinazioak baliatuz 6.510 hitz edo adiera ateratu dira, gutxi gorabehera hiztegiaren hitz eta adieren % 10. Hastapen-hastapenetik, 1920an, Euskaltzaindiak hiru egitasmo nagusi horiek lehenetsi zituen eginbeharretan: euskalkiak kontuan hartzea, hiztegi baten sortzea eta euskararen forma estandar baten egitea. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiaren bidez, XVI. mendetik hasiz, Iparraldeko tradiziozko literatura osoa kontuan hartu da Euskaltzaindiaren Hiztegian. Aldiz, Ipar Euskal Herrian gaur egun argitaratzen diren literatura, prentsa idatzia edo irakaskuntzarako argitalpenak ez dira kontuan hartu. Hau da Euskaltzaindiak laster zuzenduko duena. Euskara batua, euskara estandarra bilakatu dena, artifiziala dela uste duena okertzen da. Hau da hemen argiki frogatzen dena, lexikoaren alorrean bederen.
Mots clés
forma estandar baten egitea. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiaren bidez XVI. mendetik hasiz Iparraldeko tradiziozko literatura Euskararen akademia Euskaltzaindiaren hiztegia euskara estandarra aniztasun dialektala euskalkiak hiztegian
forma estandar baten egitea. Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiaren bidez
XVI. mendetik hasiz
Iparraldeko tradiziozko literatura Euskararen akademia
Euskaltzaindiaren hiztegia
euskara estandarra
aniztasun dialektala
Euskalkiak hiztegian
Domaines
LinguistiqueOrigine | Fichiers éditeurs autorisés sur une archive ouverte |
---|