Eüskararen bi dikotomia
Résumé
Mintzaldi honetan euskarak eta euskaldunek bizi dituzten bi dikotomia aztertzen dira.
Batetik, euskaldun berri eta euskaldun zahar dikotomia, bestetik, euskalkia eta euskara batua.
Zergatik bi dikotomia horiek aztertzea? Gaur egun euskaldunen eta neurri batean euskaldun
ez direnen euskararen ikusteko moldea egituratzen baitute. Euskara, euskaldunak eta euskal
komunitatea iragazki horren bidez so egiten baititugu; gure ikusmoldea baldintzatzen du.
Dikotomia bakoitzaren bi osagaiak kontrajarten ohi baldin badira, txanpon bakar baten
bi aldeak dira. Bata bestea gabe ezer ez da eta kontzeptua bere osotasunean ulertzeko bi osagaien
arteko erlazioa aztertu behar da.
Zuberoako euskararen kasua eta bizitza propioaren adibideak baliatuz, hizlariak bi ohiko
dikotomia horiek aztertzen ditu ohiko eskemetatik at joaten saiatuz.
Origine | Fichiers produits par l'(les) auteur(s) |
---|