Euskarazko DSaren barneko elipsiez - Artxiker
Other Publications Year : 2015

Euskarazko DSaren barneko elipsiez

Abstract

Artikulu honetan euskarazko DSaren barnean elipsiak nola gerta daitezkeen ikertzen da, osagaiak batzerakoan izaten duten ordena nolakoa izan den argitzeko xedearekin. Horretarako Cinqueren (2012) orokorketa bat bereziki baliatzen da. Honen arabera, izenaren modifikatzaileen elipsiak ez dira nolanahi gertatzen. Alabaina, testuinguru egokietan izenaren beraren elipsia beti egin daitekeelarik, modifikatzaileen elipsiek bi baldintza bete behar dituzte: i) izena ere elipsiko modifikatzailearekin batean isildua izatea, ii) batze ordenako hurrenkera delarik oinarria, izenaren eta modifikatzaile isilduaren artean den beste modifikatzailerik ahoskatua ez izatea. Hipotesi horri jarraikiz, elipsiari dagozkion datuek batze ordenaren berri ematen baitigute, bost modifikatzaileren arteko elipsi jokoak molde sistematiko batean euskaran ikertzen dira. Azterketa horren ondotik ondorio gisa ateratzen den batze ordena, Cinquek aurkitu zuena bezalakoa da, salbu erlatiboen batze lekuari dagokienean. Horrek sorrarazten duen zenbait galderarekin bururatzen da artikulua.
Fichier principal
Vignette du fichier
2iruzkindurik Oihartzabal Beñat DSaren barneko elipsiez .pdf (275.98 Ko) Télécharger le fichier
Origin Files produced by the author(s)
Loading...

Dates and versions

artxibo-01081492 , version 1 (08-11-2014)

Identifiers

  • HAL Id : artxibo-01081492 , version 1

Cite

Bernard Beñat, B. Oyharçabal. Euskarazko DSaren barneko elipsiez. 2015. ⟨artxibo-01081492⟩
206 View
179 Download

Share

More