Euskaltzaindiaren korpusez - Artxiker Accéder directement au contenu
Rapport Année : 2004

Euskaltzaindiaren korpusez

Résumé

Euskaltzaindiarentzat garrantzi handia dute testuek, hauen ikerketan oinarritzen baitira bereziki haren lanak. Aski da gure erakundearen iraganeko gorabeherei behatzea, berehala horretaz konturatzeko. Nork dudan jar dezake testuen euskarri sendoa izan gabe biziki zail dela deus funtsezkorik egitea hizkuntzaren finkatzeko? Testu oinarri horren garrantzia are handiagoa egin zaigu azken hamarkadan, teknologia berriei esker, duela guti ezin asmatuzkoak eta ezin amestuzkoak ziren ikerbideak eskuen artean izan baititzakete orain hizkuntzalariek, eta ondorioz lan egiteko erak, erran nahi baitu hizkuntza datu askoren azterkatzeko baldintzak, osoki aldatu baitira. Euskaltzaindia, beharrik, hasia da azken urteetan gisa horretako baliabideez baliatzen, eta orok dakigu, adibide baten emateko, OEHak ez zuela orain duen itxura izanen euskal literatura zaharreko testu asko eta asko era digitali- zatu batean jaso izan ez balira, eta EEBS ere egina izan ez balitz. Haatik, teknologia berriek mugatzen duten eremu hau gelditu gabe aldatuz doa, eta laster zaharkiturik geratzen dira sail horretan egiten diren aitzinamenduak. Pentsa zitekeen, beraz, denbora joan arau, horrelako zerbait ger- tatuko zela Euskaltzaindiak abiarazi programa zenbaitekin, eta, hain zuzen, hala gertatu da: franko laster zaharkiturik gelditu dira. Horrela, bada, OEH bukatzera doalarik eta EEBS ere amaitutzat jo dezakegularik, ordu da, berant ere gabiltzala erran dezakegu, Euskaltzaindiak kontu honetaz gogoeta sakonak egin ditzan eta ondoko urteei buruz ildo berriak urra ditzan, deus ikustekorik ez baitute gaur egungo teknologia baldintzek eta duela hogei edo hamar urtekoek, ikergai izan daitekeen testu-multzoaren tamainari dagokionaz bereziki.
Fichier principal
Vignette du fichier
Euskaltzaindiaren_korpusez.pdf (38.19 Ko) Télécharger le fichier
Origine : Fichiers produits par l'(les) auteur(s)

Dates et versions

artxibo-00944697 , version 1 (11-02-2014)

Identifiants

  • HAL Id : artxibo-00944697 , version 1

Citer

Bernard Beñat, B. Oyharçabal. Euskaltzaindiaren korpusez. 2004. ⟨artxibo-00944697⟩
200 Consultations
104 Téléchargements

Partager

Gmail Facebook X LinkedIn More