Euskararen eta gaskoieraren arteko harremanak: zubereraren adibide batzuk

Résumé : Artikulu honetan euskararen eta Gaskoniako okzitanieraren arteko harremanak aztertzen dira, zubereraren eta auzoa duen Biarnoko gaskoieraren artekoak hain zuzen, deitzen den bearnesa edo bearnera. Ikergai hau biziki zabala baita adibide batzuk emanen ditut bakarrik. Ohartaraz dezadan, euskararen eta Gaskoniako okzitanieraren arteko harremanak deskribatu izan baldin badira ere, Pirinioetako bi hizkuntza ez jatorrikide horien arteko harremanak ongi ezagutzeko ikerketa asko egiteko direla oraino. Noski hizkuntza-ukipen hori, hizkuntza- ukipen denak bezala, hiztunen bidez gauzatzen zen, euskal eta bearnes komunitateen arteko harremenetan. Harreman linguistiko horiek bi norabideetan gauzatu ziren. Alde batetik, adibidez, zubererak bearnesari hitz asko mailegatu zizkion (ikus 3. lerroaldea). Halere, beste norabidean ere, eta hori ez da bestea bezain ongi aztertua izan, euskarak bearnesean eragina izan zuen. Noski gaskoieraren sorkuntzaren garaian gertatu zen hori, euskara substratua izanez, eta ondotik garai batez mintzatua izanez gaskoierarekin batera. Baina geroztik ere, hizkuntza auzo gisa bearnesean eragina izan zuen euskarak (ikus 4. lerroaldea). Iraganaldia baliatzen dut harreman linguistiko horiek orain agortuak baitira. Gaur egun zubereradunak eta bearnesdunak gero eta gutiago dira, hizkuntza horien irakuskuntza emendatzen baldin bada ere, euskararena bereziki. Hiztun horiek denek, euskaldunek nahiz bearnesek, frantsesa ezagutzen dute eta zinez guti dira frantsesaz gain euskara eta gaskoiera ezagutzen dituztenak, hots hirueledun direnak. Bi hizkuntza horiek luzaz kontaktuan izan baitziren, hiztun asko gutxi gorabehera elebidun edo elebidun hartzaile ziren, Zuberoakoak bederen, eta hizkuntzen alor denetan eraginak izan zirela pentsa dezakegu.
Type de document :
Communication dans un congrès
Euskal Herriko Unibertsitatea - Université du Pays Basque. Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar, Jul 2011, San Sebastián - Donostia, Espainia. Eusko Jaurlaritza - Gouvernement autonome basque, pp.151-164, 2012, XXX. Udako Ikastaroak - XXXèmes Stages d'été
Liste complète des métadonnées

Littérature citée [4 références]  Voir  Masquer  Télécharger

https://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-00772185
Contributeur : Jean-Baptiste Coyos <>
Soumis le : jeudi 10 janvier 2013 - 10:53:41
Dernière modification le : vendredi 9 février 2018 - 13:10:06
Document(s) archivé(s) le : samedi 1 avril 2017 - 03:11:53

Fichier

2011_Artikulua_Euskara._eta_ga...
Fichiers produits par l'(les) auteur(s)

Identifiants

  • HAL Id : artxibo-00772185, version 1

Collections

Citation

Jean-Baptiste Coyos. Euskararen eta gaskoieraren arteko harremanak: zubereraren adibide batzuk. Euskal Herriko Unibertsitatea - Université du Pays Basque. Euskara eta inguruko hizkuntzak historian zehar, Jul 2011, San Sebastián - Donostia, Espainia. Eusko Jaurlaritza - Gouvernement autonome basque, pp.151-164, 2012, XXX. Udako Ikastaroak - XXXèmes Stages d'été. 〈artxibo-00772185〉

Partager

Métriques

Consultations de la notice

278

Téléchargements de fichiers

210