. Beti-ere-kalkoaren-bitartez and . Pintatu-behar-dizit-horrela-ulertzea, Bainan quitar hitzaren kidea falta da euskarazko testuan eta hipotesi hori baztertzen dut Gaztelerazko pintar aditzak nola frantsesezko peindre aditzek 'faltsukeria egin' edo bederen 'errealitatea desgisatu " adiera badute Pintatu hitza ez dut itzultzen ez 'engañar' hitzaz gazteleraz ez eta ere 'tromper' frantsesez bi aditz horiek izan lezaketen sexu-konotazioaren gatik. 'La engañaré' edo 'Je la tromperai' itzul baneza, gizonak besterekin harremanik nahi duela konpreni diteke eta hain zuzen 'mehatxu " edo espantu hori olerkiaren azken lerroan aipatzen du testuak berak: ukhenen dut orai ere berririk. Bainan nola pintatu hitzak ez duen hori zehazki adierazten, goiko erdarazko hitzak ez ditut hobesten. Beste ñabardurarik gabe, Etxepareren testuaren ulertzeko proposatzen dudan glosa hauxe da: 'Niri ongi ez balin badit egiten, nik engainatu behar dut', edo 'nik alegia egin behar dut'. Gaztelerazko itzulpenerako proposatzen dut: 'tengo que fingir, que disimular'. Frantsesez aldiz: 'je dois la berner, l'abuser, ruser, je dois feindre, dis- simuler, Ibilaldi bihurri honetan izan dukedan bidaideak erran beza ene proposamena onargarri zaionetz

P. Bibliografia-altuna, Etxepareren hiztegia, Lexicón Dechepariano, 1979.

A. B. Arcocha-scarcia and . Oyharçabal, «Siglo xvii: desarrollo y edición de las letras vascas septentrionales». Interneten eskura, 2008.

A. Équipe, Moyen français et français préclassique Dictionnaire du Moyen Français (DMF) Base de Lexiques de Moyen Français (DMF1) Interneten eskura, pp.2003-2008

B. Etchepare, Linguae Vasconum primitiae, 1545.

F. Godefroy, Dictionnaire de l'ancienne langue française (IXe-XVe siècle), pp.1881-1902

B. Oyharçabal, «Ohar bat literatura historiografiaz: B. Echepare Erdi-aroko autore?», Iker-21, pp.491-521, 2008.