Résumé : Gure lan honetan, XVIII. mendeko bi autoreren lanak izango ditugu aztergai: batetik, Sor Luisaren "Gabon Sariak"; bestetik Sebastian Antonio de la Gandararen "Gabon Kantak". Ahal den neurrian, bi autoreen lanek zer duten antzeko eta zer desberdin esaten saiatuko gara, baina horretan hasi aurretik, garaiko egoera historiko-politiko-ekonomiko-sozialaz argibide batzuk emango ditugu, autoreen eta beraien lanaren testuingurua hobeto uler dadin.