Résumé : Euskararen zenbatzaile ahul gehienak (asko, gutxi, hainbat, zenbait, ugari, franko, e.a.) aditzarekin pluralean komunztatzeko aukera izateaz gain badute aditzarekin inolako komunztadurarik ez erakusteko aukera, beren interpretazio plurala gora-behera.
Komunztaduragabeko kasuetan hirugarren pertsona singularreko komunztadura hartzen da.
Kasuen analisi semantiko bat emateko asmoz, ondoko bi hipotesiak defendatuko ditugu:
a. Zenbatzaile plural komunztaduragabeek aldi berean indibiduoen eta gertakari/egoeren gaineko zenbaketa egiten dute.
b. Komunztadurarik erakusten ez duten zenbatzaileak homomorfismo deitu mekanismo edo baldintza semantikoaren (ikus Krifka 1989, 1990) bitartez interpretatzen dira.