|
Euskarari eta tipologikoki honi hurbil diren Hizkuntzei buruzko Ikerketen Artxiboa
ARTXIKER-EN AURKEZPENA
Artxiker artxiboa nazioarteko liburutegi elektroniko bat da, euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko ikerlanak biltzen eta zabaltzen dituena. IKER (www.iker.cnrs.fr) eta CCSD (Centre pour la Communication scientifique directe, www.ccsd.cnrs.fr) delakoaren arteko lankidetzaren fruitua da artxibo hau. Euskarari buruzko ikerketa egiten duten gune unibertsitarioetarik nagusien babesa badu, erran nahi baitu ondoko unibertsitateetakoena :
HELBURUEN DEFINIZIOA, ARTXIKER ARTXIBOAREN KOHERENTZIAREN MANTENTZEAREN BALDINTZAK
Euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruzko lanak ikertzaileei zuzenki eta dohainik eskaintzea. Bide erraza eskaintzea aipatu lan horiek eskuratzeko. Nork berak eginiko artxibaketari esker, artxiboko ikerlanei berehalako eta irakurleak nahi dueneko zabalkundea eskaintzea. Ikertzaileen artean ikerlanei buruzko iritzi trukaketa laguntzea. Sare zientifiko bat ahal bezain osoa sortzea eta mantentzea euskarari eta tipologikoki horri hurbil diren hizkuntzei buruz. AURKEZTUAK DIREN DOKUMENTU ELEKTRONIKOEN ESTATUTUAREN DEFINIZIOA, EZAUGARRI JURIDIKOEN ERABAKITZEAREN BALDINTZAK
Dokumentu horiek bi motakoak dira, ala oraino ez argitaratuak (working-papers edo aldizkari baten neurketa zientifikoari emanak diren bertsio aurre-argitaratuak), ala argitaratuak (aldizkari baten neurketa zientifikoa ukan eta). Aurkeztuak diren dokumentuen jabetasun intelektuala haien idazlearena(k) da. Idazleek bermatzen dute Artxiker Artxiboak beste partaideen auzitegietako ekintzarik ez duela jasanen (idazkarienak, idazleenak), egilearen eskubidea edo zorrak urratuak balin badira ere. Artxiboa erabiltzen dutenek idatzizko argitalpenei aplikatuak diren ereduak jarraiki behar dituzte : jatorrizko lanen begiramena, aipamen erak, ebasketa intelektualaren debekua, etab. Zerbitzari honi dokumentu baten bidalketa mintzaldi bateko emaitza zientifiko aurkezpen batentzat hartua izan daiteke. Erran gabe doa edozein arrazoiarengatik ez ezagunak egon behar diren emaitzak ez zitzaiola aurkeztuak izan behar Atxiker Artxiboari. Argitaratzaileen copyright-aren legeak onartuak izan behar dira, horregatik merkataritza-argitaratzaile batek egin duen fitxategiaren aurkezpena debekatua da. Ala jatorrizko fitxategiak (rtf-ez hobekienik), ala idazlea edo bere laborategiaren pdf edo ps-ezko fitxategiak aurkeztuak izan behar dira. Artxiker Artxiboan argitaratuak diren dokumentuak merkataritzarako helburu oroetarik baztertuak dira. Eta beraz irakasgai liburuxka bat edo ere polikopiatu baten merkaturatzea debekatua litzateke Artxiker Artxibotik hartuak diren testuen idazleak bere baimena eman ez balu. ARTXIKER ARTXIBOAREN LANEN AURKEZPEN, SARTZE, KENTZE ETA AIPAMEN BALDINTZAK
Lehen aurkezpenarekin erabiltzailearen izen ematea beharrezkoa da aurkezleak identifikatzailea eta pasa-hitza eskura ditzan mezu elektroniko baten bidez. Dokumentua formularioaren bidez erregistratu izan behar da. Pasa-hitz bati esker zaindua den harrera-datak dokumentuen artxibatze iraunkorra ziurtatzen du eta bai ere plagio arazoak garbitzen ditu (aurrekotasunaren ziurtatzea). Zaintza batzordearen bazkide batek, moderatzaile gisa, Artxiker Artxiboari aurkeztuak zitzaion dokumentuen egokitasuna egiaztatu behar du eta bai ere dokumentuaren xehetasun fitxaren meta-datuak. Hori egiaztatze zientifiko bat ez da. Aurkezleak bere dokumentuaren aurkezpena onartua dela badaki mezu elektroniko baten bidez. Aurkezpen hizkuntza askea da, euskara, ingelesa, gaztelera eta frantsesa hautuzko hizkuntzak delarik. Gako-hitzak aurkezleak ingelesez emanik dira, eta bai ere ingelesezko laburpen labur batekin, dokumentua irakurgarria izan dadin nazioarteko datu-baseetan. Testu osoentzat aurkezleak lehentasuna ikerketa berriei eman behar die. Dokumentu zaharragoak direlarik testu osoa baino laburpen eta xehetasunekilako aipamen bibliografikoa aurkeztuko da, zer gerta ere testu osorako lokarri batekin. Idazleak bere lanaren hedapen eskubideak Artxiker Artxiboari ematen dizkio, Artxiker Artxiboaren jabetza ez direlarik ere, hori harrera aske eta dohainikako baldintzen arabera. Artxiker Artxiboaren erabiltzaileek artxibo idekiaren dokumentuak erabil ditzateke irakaskuntza edo ikerketa helburuentzat, erran nahi baita merkataritzarako ez den edozein ekintzarentzat : ikastaro edo doktorego tesi baten argitzea, ezartea ikastaro zuzenduen dokumentu baten, hedapena, ikerketa gune edo irakasle baten web gunean ez ordaingarria delarik, dokumentuaren aipamen ez osoa izan dadin, baita ere dokumentu osoaren berregintza. Artxiker Artxiboaren dokumentuen erabiltzaileek hitz ematen dute dokumenturako harrera ematen duen meta-datuen fitxaren dokumentuaren erreferentzia osoa aipatuko dutela aurkeztua den bezala, Artxiker artxibo idekiaren ezaugarriak ahaztu gabe ere (artxiker.ccsd.cnrs.fr). |